XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
AZTERKETAKO GALDERAKProposatzen diren lau moduluetatik, askatasunez aukeraturiko bi erantzun
A MODULUA1. Sodio hidroxidoa kaustifikazioz presta daiteke, sodio karbonatoa kaltzio hidroxidoarekin erreakzionaraziz, horrela, aldi berean, kaltzio karbonatoa formatzen delarik. Prozesuaren etekina %50ekoa dela jakinik, 377,0 g sodio hidroxido prestatzeko beharrezko den sodio karbonatoaren kantitatea kalkula ezazu.
DATUAK: Masa atomikoak (mau-tan):
2. Artseniko monoatomikoak, azido nitrikoarekin disoluzioan erreakzionatzen du, azido (orto)artsenikotan transformatzen delarik, aldi berean nitrogeno(II) monoxido gasa askatzen delarik. Aipaturiko erreakzioa arrazonatuz doitzea eskatzen da, ioi-elektroi metodoaz, eta 10 g artseniko azido nitrikozko soberakin batez atakatzerakoan askatuko litzatekeen nitrogeno(II) monoxidoaren bolumena, baldintza normaletan, kalkulatzea eskatzen da, erreakzioaren etekina %80a, pisutan, dela suposatzen delarik.
DATUA:
1. Amoniakoaren formazio-entalpia,
2. Disoluzio bat, azido azetikotan 0,200 M, eta sodio azetatotan 0,200 M da. Disoluzio horren pH-a arrazonatuz kalkulatzea eskatzen da, eta gero gertatzen den pH-aren aldaketa zein izango den kalkulatzea, disoluzio horren 1 litrori, 0,050 mol HCI gehitzerakoan, bolumenaren aldaketa behagarririk gertatzen ez delarik.
DATUA: Ka (az. azetiko) = 1,8.10-5.